Itxi

2030eko Munduko Txapelketa

Ofiziala da: San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartuko dituzte

EITB Media

Leer en Castellano

FIFAK ofizial egin du 2030eko futboleko Munduko Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dela. Horrez gain, baieztatu du Bilboko eta Donostiako estadioek Munduko Kopako neurketak hartuko dituztela.

San Mames eta Anoeta. Argazkia: EITB Media

San Mamesek eta Anoetak 2030eko Munduko Futbol Txapelketako partidak hartuko dituztela baieztatu du FFAk asteazken honetan. Espainiak, Portugalek eta Marokok antotatuko dute txapelketa.

Bilbok bigarrenez hartuko ditu Munduko Txapelketako neurketak, San Mames zaharrean, 1982an, Espainiako Munduko Txapelketako partida batzuk han jokatu baitziren.

Bestalde, Anoetak lehenengoz hartuko ditu futboleko Munduko Txapelketako norgehiagokak, 2030ean. Donostiako estadioak 40.000 pertsonara handitu beharko du edukiera, baina hori aurreikusita du Realak.

Euskal Herriko bi hiriez gain, Espainian, Coruñan, Bartzelonan, Las Palmasen, Madrilen, Malagan, Sevillan eta Zaragozan jokatuko dira partidak; baita Marokoko Agadir, Casablanca, Fez, Marrakech, Rabat eta Tanger hirietan ere. Gainera, Portugalgo Lisboa eta Porto hiriek ere hartuko dituzte partidak.

 

Albisteak (3)