RFEF
Rafael Louzan da Espainiako Futbol Federazioaren presidente berria
EITB MEDIA
Astelehenean, Batzar Nagusian, Salvador Gomarrek baino boto gehiago jaso ditu, eta, horrenbestez, 2028ra bitartean, RFEFeko presidentea izango da.
Rafael Louzan hautatu dute, astelehenean, Espainiako Futbol Federazioko presidente, Madrilen egin duten Batzar Nagusian. Hala, Louzan 2028ra bitartean izango da RFEFeko presidentea.
Presidente berriak 90 boto izan ditu, eta Salvador Gomarrek, alegia, hauteskundeetan zegoen beste hautagaiak, 43. Aurreikuspena zen Louzanek irabaztea, kontuan izanik gainerako hautagaiek baino abal gehiago zituela aurkeztuta.
Louzanek hamar urte eman ditu Galiziako Federazioko presidente bezala. RFEFeko presidente berria izendatuta, nabarmendu du "gardentasunak" eta "jarduera onek" markatuko dutela bere agintaritza, "izen ona berreskuratze aldera", eta eskatu du izatea "batasuna, eta kohesioa".