Errege Kopa
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano, Kopako final-zortzirenetako kanporaketak
EITB Media
Zuri-gorriek eta gorritxioek derbia jokatuko dute San Mamesen; txuri-urdinek, aldiz, Rayo hartuko dute Anoetan. Kanporaketak partida bakarrean jokatuko dira urtarrilaren 14, 15 eta 16an.
2024-2025 Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketak zehaztu dira asteazken honetan, urtarrilaren 8an, Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hirian egindako zozketan. Neurketak urtarrilaren 14, 15 eta 16an jokatuko dira.
Derbia izango dugu final-zortzirenetan, Athleticek eta Osasunak elkarren aurka jokatuko baitute, San Mamesen. Neurketa Bilbon izango da, zuri-gorrien izena zuen bola gorritxoen izena zuena baino lehenago atera delako. Horrez gain, Realak Rayo Vallecano izango du aurkari eta norgehiagoka Anoetan (Donostia) jokatuko da.
Bestalde, 2. RFEF mailako Pontevedrak Getafe izango du aurkari eta 1. RFEF mailako Ourense Valentziaren kontra ariko da.
Final-zortzirenetako kanporaketak:
Pontevedra - Getafe
Ourense - Valentzia
Almeria - Leganes
Elx - Atletico Madril
Real Madril - Celta
Bartzelona - Betis
Reala - Rayo Vallecano
Athletic Club - Osasuna