Itxi

Hypermotion Liga

Javi Martinezek Osasuna utzi eta Eibarren jokatuko du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Taxoaren hazitako erdilaria, 25 urtekoa bera, 2018-19 denboralditik ibili da Osasunaren lehen taldean; aurrerantzean, Eibarren jarraituko du, Joseba Etxeberriaren esanetara.

Javi Martinezek Eibarren jokatuko du. Argazkia: Europa Press.

Javi Martinez erdilariak Osasuna utzi du eta Eibarren arituko da, 2027ra arte, bi taldeek iragarri dutenez. Taxoaren hazitako erdilaria, 25 urtekoa bera, 2018-19 denboralditik ibili da Osasunaren lehen taldean, eta, aurrerantzean, Eibarren jarraituko du, Joseba Etxeberriaren esanetara.

Soriako Olvega udalerrian sortua, Javi Martinezek Jagoba Arrasateren konfiantza eskuratzea lortu zuen; 2021-22 denboraldian, esaterako, 26 partidatan zelairatu zen. 2023-24 denboraldian, Huescan jokatu zuen, Hypermotion Ligan, utzita, eta ondo ibili zen Aragoiko taldean; izan ere, 34 partidatan zelairatu zen.

Beraz, Eibarrek gaztea den baina esperientzia ere baduen jokalaria bereganatu du.  

Albisteak (2)