3-0 MALLORCAREN AURKA
Real Madrilek Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak Superkopako finalean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zuriek 3-0 irabazi diote Jagoba Arrasateren Mallorcari, eta katalanen aurka jokatuko dute hirugarren aldiz jarraian.
Real Madrilek 3-0 garaitu du Mallorca Espainiako Superkopako bigarren finalerdian, Jude Bellinghamek (63. min), eta Martin Valjent atzelariak (92. min) bere atean eta Rodrygok (94. min) sartutako golekin. Horrenbestez, madrildarrek Bartzelonaren aurka jokatuko dute igandeko finalean, King Abdullah estadioan.
Carlo Ancelottiren taldea aurkaria baino gehiago izan da; izan ere, Mallorcak ez du jaurtiketarik egiterik lortu Thibaut Courtoisek defendatutako ateko hiru zutoinen artean, Madrilek, ordea, 11 aldiz egitea lortu du. Dena dela, Jagoba Arrasatek zuzentzen du taldeak hurbilketa arriskutsuak sortzea lortu du lehen zatian, eta horietako batean Larin aurrelari kanadarrak gertu izan du gola, baina haren burukada oso desbideratuta atera da.
Bigarren zatian, ordea, talde madrildarraren kalitatea nagusitu da, eta Bellinghamen golaren ondoren Balearretako taldeak ez du erantzuteko gaitasunik izan, neurri batean ordura arte egindako ahalegin handiaren ondorioz.
Fitxa teknikoa:
3 – Real Madril: Courtois; Lucas Vázquez, Tchouameni (Asencio, 55. min), Rüdiger, Mendy; Valverde (Ceballos, 74. min), Camavinga, Bellingham; Rodrygo, Vinícius (Brahim, 88. min) eta Mbappé.
0 – Mallorca: Greif; Maffeo, Valjent, Raíllo (Copete, 33. min), Mojica; Dani Rodríguez (Abdón, 80. min), Mascarell, Manu Morlanes (Samú Costa, 70. min), Sergi Darder (Asano, 70. min); Cyle Larin (Robert Navarro, 70. min) eta Muriqi.
Golak: 1-0: Bellingham, 63. min. 2-0: Valjent, bere atean (92. min). 3-0: Rodrygo (94. min).
Epailea: De Burgos Bengoetxea. Txartel horia atera die Bellinghami (65. min) eta Camavingari (74. min).