Itxi

Brasil 2014, sailkatze fasea

Espainiak puntu bakarra lortu du, Frantziaren aurka

Erredakzioa

Giroudek partidako azkenengo minutuan lortu du berdinketaren gola (1-1). Cescek, atsedenaldia heldu aurretik, Espainiarentzat 2-0ekoa jartzeko abagunea izan du, baina ez du penaltia asmatu.

Giroud berdinketaren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak ezin izan ditu Frantziaren aurka hiru puntuak eskuratu, Giroudek berdinketaren gola norgehiagokako azkeneko minutuetan lortu baitu. 1-1ekoarekin, Del Bosqueren mutilek Brasil 2014ko Munduko Txapelketarako sailkatze lortzeko gogor borrokatzen jarraitu beharko dute.

Neurketako aurreneko gola Sergio Ramos andaluziarrak lortu du, Pedroren pase ederra aprobetxatuta. Frantziak ahul defendatu ditu estrategiazko jokalariak, eta espainiarrek lehenengo jokaldi argian gola eskuratu dute.

Cesc Fabregasek Espainiaren bigarren gola egiteko aukera bikaina izan du, baina Bartzelonako jokalariak ez du penaltia asmatu, atsedenaldia heldu aurretik. Espainiako selekzioak partia ia erabakita uzteko abagunea izan du, eta gorriek gehiegi barkatu dute.

Bigarren zatian Vicente Del Bosqueren taldea gehiegi erlaxatu da, eta Frantziak ezustekoa eman du. Giroudek burukada ederki bideratu du, 92. minutuan, eta baloia sareetara joan da (1-1).

- Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Casillas; Arbeloa, Busquets, Sergio Ramos (Juanfran, 50. minutua), Jordi Alba; Xabi Alonso, Xavi, Iniesta (Fernando Torres, 75. minutua); Pedro, Cesc eta Silva (Cazorla, 13. minutua).

1 - Francia: Hugo Lloris; Debuchy, Laurent Koscielny, Mamadou Sakho, Evra; Blaise Matuidi, Gonalons (Valbuena, 57. minutua), Cabaye; Menez (Sissoko, 68. minutua), Ribery eta Benzema (Giroud, 88. minutua).

Golak: 1-0, 25. minutua: Sergio Ramos. 1-1, 94. minutua: Giroud.


Albisteak (2)