Itxi

Txapeldunen Liga

Real Madril–Atletico eta PSG–Liverpool, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketa nagusiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bartzelonak, berriz, Benfica izango du aurkari martxoan jokatuko diren Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan.

Hauek dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan, bi kanporaketa ikusgarri izango dira: Real Madril–Atletico eta PSG–Liverpool. Bartzelonak zorte hobea izan du, Benficaren aurka lehiatuko baita. Hala egokitu da UEFAk Nyongo egoitzan (Suitza) gaur egindako zozketan.  

Madrilgo taldeen arteko derbia irabazten duenak PSV edo Mikel Artetaren Arsenal izango du aurkari final-laurdenetan.

PSG eta Liverpoolen arteko lehian gailentzen denak Brujas edo Aston Villa izango du aurkari hurrengo fasean.

Barçak aurrera egiten badu, berriz, Borussia Dortmund edo Lille izango du zain.

Final-zortzirenetako joaneko neurketak martxoaren 4an eta 5ean jokatuko dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 11n eta 12an.

Final-laurdenak eta finalaurrekoak apirilean izango dira, eta final handia maiatzaren 31n, Munichen.

Hauek dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketak. EFE

Hauek dira final-zortzirenetako kanporaketak:

Real Madril - Atletico

Bayern Munich – Bayer Leverkusen

PSV - Arsenal

Feyenoord - Inter Milan

PSG - Liverpool

Benfica - Bartzelona