Itxi

12:00etan

Alaves-Bartzelona eta Eibar-Athletic derbia, Kopako erakargarriena

Erredakzioa

Osasunak Sportingek aurka jokatuko du final-hamaseirenetako kanporaketa, eta Realak ere Bigarren Mailako aurkari izango du, Kordobaren aurka jokatu beharko baitu.

Argazkia: EFE

Athletic, Reala, Osasuna, Eibar eta Alaves Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketa izan da, gaur, 12:00etan.

Ikusi Kopako zozketaren kanporaketak.


Final-hamaseirenak joan-etorriko partidetan jokatuko dira (urriak 31 eta azaroak 28), eta joaneko neurketak maila gutxiagoko taldearen etxean jokatuko dira. Bi taldeak maila bera izanez gero, ordenaren arabera erabakiko da.

Zozketak bi fase izango ditu. Aurreneko fasean Bigarren B Mailako zazpi taldeak egongo dira, eta BBVA Ligan Europako txapelketaren bat jokatzen ari diren taldeen aurka parekatuko dira (Real Madril, Bartzelona, Valentzia, Malaga, Atletico Madril, Levante eta Athletic).

Hiru ontzi erabakiko dira: Bigarren B Mailako taldeak lehenengo ontzian, Txapeldunen Ligako lau taldeak bigarren ontzian, eta Europa Ligako hiru taldeak hirugarren ontzian. Lehenengo Txapeldunen Ligako lau taldeek ezagutuko dituzte euren aurkariak, eta ondoren Europa Ligakoak.

Zozketako bigarren fasean, Bigarren Mailako bost taldeak eta BBVA Ligako beste 13 taldeak izango dira.

Final-hamaseirenetako zozketaren ostean, final-zortzirenetako kanporaketak erabakiko dira. Joaneko norgehiagokak abenduaren 12an jokatuko dira, eta itzulerakoa abenduaren 19an. Jarraian final-laurdenak (2013ko urtarrilaren 9-16an) eta finalerdiak (urtarrilaren 23-30ean) erabakiko dira.

Albisteak (2)