Errege Kopa
Alaves-Bartzelona eta Eibar-Athletic derbia, final-hamaseirenetan
Erredakzioa
Gainera, Osasunak Sportingek aurka jokatuko du kanporaketa, eta Realak ere Bigarren Mailako aurkaria izango du, Kordoba talde andaluziarraren aurka jokatu beharko baitu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek Bartzelonaren aurka jokatuko du Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa, eta Eibarren aurkaria Athletic izango da. Gasteizeko taldeak joaneko neurketa Mendizorrtozan jokatuko du, eta itzulerako Camp Nou estadioan. Euskal derbiaren joaneko norgehiagoka Ipuruan izango da, eta itzulerakoa San Mamesen.
SD Eibar-Athletic Club, Kopako final hamaseirenei dagokion joaneko partido azaroaren 1ean, ostegunean, 12:00etan jokatuko da Ipuruan.
Gainera, Osasunak eta Realak zorte ona izan dute zozketa, Bigarren Mailako taldeen aurka jokatu beharko baitute. Mednilibarren mutilek Sportingen aurka jokatuko dute final-hamaseirenetan, eta txuri-urdinek Kordoba gainditu beharko dute. Realak Kordoban azaroaren 1ean jokatuko du 19:00etan.
Bartzelonak eta Real Madrilek ezin izango dute ‘Klasikoa’ finalean errepikatu, euren kanporaketak irabazita, finalerdietan elkarren aurka jokatu beharko bailukete. Athleticek eta Realak euren kanporaketak gaindituta, euskal derbia final-laurdenetan izango litzateke. Hala ere, Realak final-zortzirenetan Alaves-Bartzelonako garailearen aurka jokatu beharko luke, eta Athleticek edo Eibarrek Cacereño-Malaga kanporaketako irabazlearen aurka. Osasuna final-laurdenetara heltzekotan Real Madrilen aurka jokatzeko aukera izan lezake.
Final-hamaseirenetako kanporaketak (joaneko neurketa urriaren 31n, eta itzulerakoa azaroak 28an):
.1. Alcoyano (2. B)-Real Madril
.2. Llagostera (2. B)-Valentzia
.3. Cacereño (2. B)-Malaga
.4. Deportivo Alaves (2. B)-Bartzelona
.5. Eibar (2. B)-Athletic Club
.6. Real Jaen (2. B)-Atletico Madril
.7. Melilla (2. B)-Levante
.8. Kanporaketako irabazlea: UD Las Palmas/Racing-Rayo Vallecano
.9. Sporting-Osasuna
10. Almeria-Celta de Vigo
11. Cordoba-Reala
12. Ponferradina-Getafe
13. Valladolid-Betis
14. Deportivo- Mallorca
15. Zaragoza-Granada
16. Sevilla-Espanyol.
- Final-zortzirenak (joanekoa abenduaren 12an eta itzulerakoa abenduaren 19an):
17. Las Palmas/Racing-Rayo kanporaketako irabazlea, Valladolid-Betis kanporaketako irabazlearen aurka
18. Melilla-Levante kanporaketako irabazlea, Zaragoza-Granada kanporaketako irabazlearen aurka
19. Deportivo-Mallorca kanporaketako irabazlea, Sevilla-Espanyol kanporaketako irabazlearen aurka
20. Sporting-Osasuna kanporaketako irabazlea, Llagostera-Valencia kanporaketako irabazlearen aurka
21. Eibar-Athletic kanporaketako irabazlea, Cacereño-Malaga kanporaketako irabazlearen aurka
22. Jaen-Atletico Maddril kanporaketako irabazlea, Ponferradina-Getafe kanporaketako irabazlearen aurka
23. Alaves-Bartzelona kanporaketako irabazlea, Kordoba-Reala kanporaketako irabazlearen aurka
24. Almeria-Celta kanporaketako irabazlea, Alcoyano-Real Madril kanporaketako irabazlearen aurka
- Final-laurdenak (joanekoa 2013ko urtarrilaren 9an eta itzulerako urtarrilaren 16an):
25. 18. kanporaketako irabazlea-19. kanporaketako irabazlearen aurka
26. 24. kanporaketako irabazlea- 20. kanporaketako irabazlearen aurka
27. 22. kanporaketako irabazlea- 17. kanporaketako irabazlearen aurka
28. 23. kanporaketako irabazlea- 21. kanporaketako irabazlearen aurka
- Finalerdiak (joaneko urtarrilaren 23an eta itzulerako urtarrilaren 30ean):
29. 26. kanporaketako irabazlea- 28. kanporaketako irabazlearen aurka
30. 27. kanporaketako irabazlea- 25. kanporaketako irabazlearen aurka
- Finala: Maiatzaren 18an.