Egoera larria
Ogasun Publikoak Deportivoren diru-sarrerak blokeatu ditu
Erredakzioa
La Voz de Galcia egunkariak aurreratu duenez, telebista eskubideen dirua, Bartzelonaren aurka jokatutako partidako irabaziak, eta publizitateagatik lortutako diru kopurua blokeatuta ditu Deporrek.
La Voz de Galicia egunkariak aurreratu duenez, Ogasun Publikoak Deportivoren diru-sarrerak blokeatu ditu, eta kluba egoera larrian geratu da. Azaroan sartu berri, eta Deportivok egoera ekonomiko larri honekin egin beharko du aurrera denboraldi honetan.
Ogasun Publikoak telebista eskubideen dirua (18 milioi euro), Bartzelonaren aurka jokatutako egunean lortutako irabaziak (Riazor ia beteta egon zen), eta Riazorreko publizitate estatikoaren gestioa zeraman enpresatik jasotako diru iturriak blokeatu dizkio talde galiziarrari.
Vodafone, Estrella Galicia eta jaitsieragatik duen asegurua ere, blokeoaren barruan sartzen dira. Leindoro presidenteak egoera larri honi irtenbidea bilatu beharko dio.