6.750 euroko isuna
Ballacki 18 hilabete gidatzeko baimenik gabeko zigorra ezarri diote
Erredakzioa
Alemaniako futbolari ohia Extremadurako A-5 autopistan 211km/h-ko abidaduran harrapatu zuten bideko segurtasun-arauen aurkako delitua egiteagatik, eta epaileak zigorra ezagutzera eman du.
Michael Ballack futbol jokalari ohiari 18 hilabete gidatzeko baimenik gabeko zigorra eta 6.750 euroko isuna ezarri dio Cacereseko epaitegiak. Alemaniarra 211 kilometro ordura harrapatu zuten Extremadurako A-5 errepidean, eta epaileak zigorra erabaki du. Ballackek Audientzian errekurtsoa aurkezteko bost egun izango ditu.