Itxi

Espainiako selekzioa

Markel Susaeta deitu du Del Bosquek

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak lehendabiziko aldiz jokatuko du Vicente Del Bosquek zuzendutako taldearekin. Beñat eta Javi Martinez ere deialdian daude.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Vicente Del Bosque Espainiako hautatzaileak Markel Susaeta eibartarra aurrenekoz deitu du. Athleticeko jokalaria eta Bartzelonako Martin Montoya deialdiko aurpegi berriak dira.

Markel Susaetak 21 urtetik beherako selekzioarekin 2007ko urriaren 12an debuta egin zuen, Poloniaren aurkako norgehiagokan. Hala ere, Espainiako selekzioarekin aurreneko neurketa jokatzeko abagunea izango du Panamaren aurka, Tenerifen.

Beñat Etxebarria (Betis) bizkaitarra eta Javi Martinez (Bayern Munich) nafarra ere deialdian daude.

Hau da Del Bosqueren deialdia:

Victor Valdes, Jordi Alba, Andres Iniesta, Cesc Fabregas, Sergio Busquets, David Villa eta Pedro, (Bartzelona) Iker Casillas, Sergio Ramos eta Raul Albiol, (Real Madril); Juanfran Torres (Atletico); Javi Martinez (Bayern Munich); Susaeta (Athletic) Santi Cazorla (Arsenal); Beñat (Betis); Jesus Navas, (Sevilla); eta Roberto Soldado  (Valentzia).

Albisteak (2)

Bideoak (1)