Polemika
Ramos: 'Ballesterosek boxeoa gustuko badu futbola utzi beharko luke'
Erredakzioa
Real Madril taldeko bigarren kapitainak Ciutat de Valencia estadioko aldageletako bidean istiluak izan zirela salatu du, Levanteren aurka 1-2 irabazi ostean.
Sergio Ramos Real Madrileko jokalariak Levanteren aurkako garaipenaren ostean (1-2) aldageletako bidean istiluak izan zirela salatu du, eta Ballesterosen jarrera erasokorra azpimarratu du.
"Beti arreta deitu nahi du", adierazi du Ramosek Ballesteroren inuguan. "Boxeoa gustuko badu kirolez aldatu beharko luke, futbola utzi eta boxeoan jardun".
Partida bukatu ostean aldageletako bidean istiluak izan ziren, eta Ramosek bere ikuspegia azladu du: "Aldageletan ez da tirotik izan, baina batzuek ez dakite porrota onartzen".
"Kiroltasunik gabeko jendeaz gogaituta gaude. Hau ez da Juanlu eta Ballesterosen aurreneko aldia izan. Beti egiten dute", adierazi du Sergio Ramosek.