Itxi

Espainiako selekzioa

Susaeta: 'Selekzioko jokalariekin entrenatzea ametsa da'

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak Espainiako selekzioko jokalariekin lan saioa egitea eta partida jokatzea "ametsa eta ohorea" dela azaldu du, Panaman.

Susaeta. Argazkia: EFE

Markel Susaeta Athleticeko jokalariak Vicente Del Bosqueren deiak "poztasun handia" eman diola onartu du, Espainiako selekzioarekin aurrenekoz jokatzeko abagunea izango baitu.

"Egia esateko, jokalari hauekin lan saioa egitea edo partida jokatzea ohorea da, eta oso pozik nago", onartu du eibartarrak. Gainera, edozein jokalarirentzako hautatua izatea "ametsa" dela aitortu du.

Susaetak Panamaren aurkako lagunartekoa "oso polita" izango dela adierazi du, bi taldeek intentsitatearekin jokatzeko asmoa baitute. Eibarko jokalariak argi utzi du Munduko eta Europako txapelduna berdegunera garaipena eskuratzera irtengo dela.


Albisteak (2)