Ibilbide laburra
Roberto Di Matteo entrenatzaile kargutik kendu du Chelseak
Erredakzioa
Londreseko taldeak "aldaketa" bat behar duela adierazi du azkenengo bolada txarrari bukaera emateko, eta Di Matteo entrenatzaile kargutik kendu du.
Chelsea Londreseko taldeak Roberto Di Matteo entrenatzaile italiarra kargutik kendu duela adierazi du, Txapeldunen Ligan Juventusen aurka porrot gogorra jaso ostean.
Roman Abramovich errusiarraren taldeak 3-0 galdu du Txapeldunen Ligan Juventusen aurka, eta final-zortzirenetarako sailkatzeko mirari bat behar du. Gainera, urdinek ligan emaitza kaskarrak izan dituzte, eta Chelseak “aldaketa” bat behar duela adierazi du.