Ordezkoa
Rafa Benitez, Chelseako entrenatzaile berria
Erredakzioa
Espainiako entrenatzaileak Ingalaterrako taldea denboraldia bukatu arte zuzenduko du. Roberto Di Matteo italiarra kargutik kendu du Chelseak emaitza txarrengatik.
Rafa Benitez Chelseako entrenatzailea izango da denboraldia bukatu arte. Ingalaterrako taldeak Roberto Di Matteo kargutik kendu du goizean. Chelseak emaitza eskasak erdietsi ditu Txapeldunen Ligan eta horrek erabakia bultzatu du.
Entrenatzaile madrildarrak Espainiako bi Liga irabazi zituen Valentziarekin (2002 eta 2004). Liverpooleko aulkia utzi eta bi urte geroago Premier-era itzuliko da. Liverpoolekin 2005eko Txapeldunen Liga irabazi zuen.
Benitezek 52 urte ditu eta egoera zailean hartuko du Ingalaterrako taldearen aulkia; izan ere, Europan sailkapena lortzea zail dute Juventusen kontra (3-0) galdu eta gero.