Itxi

'Lance' egunkariaren arabera

Guardiola Brasil entrenatzeko prest egon daiteke

Erredakzioa

"Brasil bihar bertan entrenatzeko prest egongo nintzatekeen talde bakarra da. Eta Brasilekin munduko txapelduna izango naiz", esan dio Guardiolak "bere inguruko iturri bati".

Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaile ohia. EFE

Antza denez, New Yorken pasatzen ari den urte sabatikoari amaiera emateko prest egon daiteke Pep Guardiola Bartzelonako entrenatzaile ohia, Brasilgo selekzioa entrenatzeko. Mano Menezes hautatzailea ordezkatuko luke, Lance kirol egunkariak jakitera eman duenez.

Dirudienez, "Brasil bihar bertan entrenatzeko prest egongo nintzatekeen talde bakarra da. Eta Brasilekin munduko txapelduna izango naiz", esan dio Guardiolak "bere inguruko iturri bati", Lance egunkari brasiladarraren arabera. Walter de Mattos Junior kirol egunkariko editoreak informazioa baieztatu du.

Andres Sanchez CBFko selekzioetako zuzendariaren ahotan, Menezesen ordezkoa urtarrilaren hasieran iragarriko dute. Entrenatzaile berria atzerritarra izatea ez zuen baztertu, baina aukera horren kontrakoa dela erantsi zuen. Brasilgo komunikabideek argitaratutako "sei edo zazpi" hautagaien artean entrenatzaile berria dagoela baieztatu zuen Sanchezek.


Albisteak (3)