Itxi

13. jardunaldia

Beñatek Real Madril akabatu du Benito Villamarinen

Erredakzioa

Zuriek porrot egin zuten Betisen aurka (1-0). Mourinhoren jokalariek denboraldiko partidarik kaskarrenetarikoa jokatu zuten. Gainera, ez zuten iragan denboraldiko eraginkortasunik izan.

Beñat eta Pepe Villamarineko neurketan. EFE

Fitxa teknikoa:

Betis: Adrian, Amaya, Dorado, Alex, Angel (Nacho, 75. minutua), Beñat, Sevilla (Nosa, 80. minutua), Juan Carlos (Jorge Molina, 62. minutua), Agra, Cañas eta Ruben Castro.

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Ramos, Pepe, Coentrao; Xabi, Khedira (Kaka, 46. minutua); Di Maria (Callejon, 62. minutua), Ozil (Modric, 46. minutua), Cristiano; eta Benzema.

Gola: 1 - 0, 16. minutua, Beñat.

Real Madrilek porrot egin zuen atzo Betisen aurka (1-0) BBVA Ligako hamairugarren jardunaldian. Mourinhoren jokalariek neurketa kaskarra jokatu zuten eta iragan denboraldiko eraginkortasuna falta izan zitzaien. Horrela, Bartzelona urrunago gera daiteke gaur kataluniarrek irabazi ezkero.

Zurien bosgarren porrota da denboraldi honetan. Jardunaldia Bartzelonatik 11 puntura buka dezakete. Real Madril makal aritu zen Benito Villamarinen eta Liga Bartzelonaren eskuetan utzi du; izan ere, Kataluniako taldea oso sendo azaltzen ari da.

Betisek hobeto jokatu zuen lehen zatian eta Beñaten gol ikusgarriak norgehiagoka erabaki zuen. Igorreko jokalariak Casillas gainditu zuen jaurtiketa gurutzatu batekin. Horrela, iragan igandeko derbian jasotako jipoia ahazteko arrazoi bat eman zien Betiseko jarraitzaileei.



Albisteak (2)