BBVA Liga
Espanyolek Pochettino entrenatzaile kargutik kendu du
Erredakzioa
Ordezko bila dabil Espanyoleko zuzendaritza, eta bi entrenatzailerekin ari da negoaziatzen: Marcelino Garcia Toralekin eta Javier Aguirrerekin.
Espanyolek Mauricio Pochettino entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Taldearen bolada txarraren ondorioz hartu du erabakia klubeko zuzendaritzak. Marcelino Garcia Toral edo Javier Aguirre izango da talde perikitoaren entrenatzaile berria.
Jokalaria izan zenean Pochettino oso maitatua zen Espanyoleko zaleen artean, eta entrenatzaile moduan ere ondo hartu zuten zale perikitoek. Baina futbolean oroitzapenek ez dute balio, eta azken partidetan Pochettinoren dimisioa eskaten zuten zaleek.
Marcelino Garcia Toralekin negozizioa ixtetik gertu egon da Espanyol, baina azken unean gauzak okertu egin direla dirudi. Badirudi Javier Aguirreren aukera indarra hartzen ari dela, eta mexikarra izan daitekeela Espanyoleko entrenatzaile berria.