Abenduaren 29an, Anoetan
Azkargortak Euskal Selekzioa-Bolivia partidarako deialdia eman du
Erredakzioa
Hego Amerikako hautatzaileak hamazortzi jokalari sartu ditu zerrendan. Partida Anoetan jokatuko da, abenduaren 29an.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xabier Azkargorta Boliviako hautatzaileak abenduaren 29an jokatuko den Euskal Selekzioa-Bolivia partidarako deialdia eman du astearte honetan. Anoetan izango da norgehiagoka.
Azkargortak emandako deialdiko jokalari gehienek Boliviako txapelketan jokatzen dute. Vicente Arze da Europan jokatzen duen futbolari bakarra. 27 urteko aurrelari honek Belgikako lehen mailako Sporting Charleroi taldean jokatzen du. Abuztuan sinatu zuen kontratua talde honekin Hungariako bigarren mailako Dvtk taldean lau urte pasa eta gero. Lehenago AEBetako eta Kanadako beste talde batzutan jokatu zuen.
Boliviako hautatzaileak 18 jokalari hauek sartu ditu deialdian: Sergio Galarza eta Carlos Arias atezainak; Gabriel Valverde, Edward Zenteno, Rony Jiménez eta Luis Méndez defentsak; Diego Bejarano, Walter Veizaga, Pedro Azogue, Alejandro Melean Rudy Cardozo, Jhasmany Campos eta José Luis Chavez erdilariak; Carlos Saucedo, Alcides Peña, Gualberto Mojica, Ronald Segovia eta Arze aurrelariak.
Euskal entrenatzaileak zuzentzen duen selekzioa abenduaren 26an iritsiko da Euskal Herrira, eta abenduaren 29an jokatuko du Euskal Selekzioaren aurka Anoetan. Boliviak jokatu zuen azken partida ofizialean, 4-1 irabazi zion Uruguayri.
Xabier Azkargorta Boliviako hautatzaileak abenduaren 29an jokatuko den Euskal Selekzioa-Bolivia partidarako deialdia eman du astearte honetan. Anoetan izango da norgehiagoka.Azkargortak emandako deialdiko jokalari gehienek Boliviako txapelketan jokatzen dute. Vicente Arze da Europan jokatzen duen futbolari bakarra. 27 urteko aurrelari honek Belgikako lehen mailako Sporting Charleroi taldean jokatzen du. Abuztuan sinatu zuen kontratua talde honekin Hungariako bigarren mailako Dvtk taldean lau urte pasa eta gero. Lehenago AEBetako eta Kanadako beste talde batzutan jokatu zuen.Boliviako hautatzaileak 18 jokalari hauek sartu ditu deialdian: Sergio Galarza eta Carlos Arias atezainak; Gabriel Valverde, Edward Zenteno, Rony Jiménez eta Luis Méndez defentsak; Diego Bejarano, Walter Veizaga, Pedro Azogue, Alejandro Melean Rudy Cardozo, Jhasmany Campos eta José Luis Chavez erdilariak; Carlos Saucedo, Alcides Peña, Gualberto Mojica, Ronald Segovia eta Arze aurrelariak.Euskal entrenatzaileak zuzentzen duen selekzioa abenduaren 26an iritsiko da Euskal Herrira, eta abenduaren 29an jokatuko du Euskal Selekzioaren aurka Anoetan. Boliviak jokatu zuen azken partida ofizialean, 4-1 irabazi zion Uruguayri.