Itxi

2013 Konfederazio Kopa

Espainia, Uruguay, Tahiti eta Afrikako txapelduna, B multzoan

Erredakzioa

Brasilek, Italiak, Mexikok eta Japoniak osatuko dute 2013ko Konfederazio Kopako A multzoa.

Vicente Del Bosque Espainiako hautatzailea. Argazkia: EFE

Larunbat honetan egin du FIFAk 2013ko Konfederazio Kopako zozketa Sao Paulon, Brasilen. Launa taldek osatutako bi multzotan banatuko dira txapelketara sailkatu diren selekzioak.

Espainia B multzoan egongo da Uruguayrekin, Tahitirekin eta Afrikako txapeldunarekin batera. Afrikako Kopa oraindik ez da jokatu, eta ez da txapelduna ezagutzen.

Beste multzoan, A multzoan, antolatzailea den Brasil, Italia, Mexiko eta Japonia egongo dira.

Espainiak ekainaren 16an ekingo dio txapelketari Uruguayren aurka Recifen. Tahitiren aurka jokatuko du ekainaren 20an Rio de Janeiron, eta ekainaren 23an Afrikako txapelduna izango du aurkari Fortalezan jokatuko duen partidan.

Albisteak (2)