Ordezkoa
Valverdek Pellegrinoren lekua har dezake Valentziaren aulkian
Erredakzioa
Valentziako Administrazio Kontseiluak bilera egin du egoera aztertzeko eta entrenatzaile berria aukeratzeko. Valverde lehen aukera da, baina Luis Enriqueren izena ere azaldu da.
Ernesto Valverde Mauricio Pellegrino Valentziaren aulkian ordezkatzeko hautagai nagusia da, Valentziako zenbait komunikabidek jakitera eman dutenez. Valentziako agintariek Pellegrino kargutik kendu zuten, Realak Mestallan 2-5 irabazi eta gero.
Valentziako Administrazio Kontseiluak bilera egin du egoera aztertzeko eta entrenatzaile berria aukeratzeko. Valverdek Greziako hiru Liga eta bi Kopa irabazi zituen Olympiacosekin. Valverde lehen aukera da, baina kargua onartzen ez baldin badu, Luis Enrique izango da aukeratua.
.