Ezbeharra, Holandan
Marrazain bat hil da, ustez 15-16 urteko jokalariek jipoituta
Erredakzioa
Ezbeharrak herritarrak hunkituta utzi ditu, eta Holandako futbola doluan dago. Justiziak gaur erabakiko du ustezko hiru errudunek epailearen aurrean agertu behar duten edo ez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Holandako fiskaltzak gizahilketaga egotzi die 15 eta 16 urteko hiru gazteei. Hiru jokalariek ustez marrazain bat jipoitu zuten norgehiagoka baten, eta 41 urteko epailea kolpeen ondorioz hil egin da.
Holandako futbola lutoan dago, eta marrazainaren heriotza herrialdeko egunkarietako lehen orrialdeetan azaldu da.
Richard Niuwehuizen marrazain afizionatuari emandako jipoia igandean izan zen Buitenboys B3 taldeko egoitzan. Hedabideek esan dutenez, partida behin baino gehiagotan eten behar izan zuten ustezko liskarrak zirela eta.
Lekukoek norgehiagokan ez zela epailearen erabaki polemikori izan argitu dute, eta marrazainak kanpoko taldeko jokalariek jipoitu zutela esan dute. Ustez, buruan eta sabelean ostikadak jaso zituen.
Marrazainak futbol zelaiko tabernenara oinez joan zen, baina gaizki snetitu eta ospitalera erman zuten. Niuwehuizen atzo hil zen ospitalean.