Itxi

Kluben Munduko Txapelketa 2025

Boca Juniorsek eta Benficak bina berdindu dute, Portugaleko taldeak emaitza irauli ostean (2-2)

EITB Media

Leer en Castellano

Bestetik, Chelseak Los Angeles menderatu du, 2-0; Flamengok ere emaitza berberarekin irabazi dio Esperance taldeari.

Boca Juniors-Benfica pratidako irudia. EFE

Boca Juniorsek eta Benficak (C taldea) bina berdindu dute 2025eko Kluben Munduko Txapelketaren hirugarren egunean; D taldean, bestetik, Chelsea eta Flamengo izan dira nagusi, 2-0, Los Angeles eta Esperance taldeen aurrean, hurrenez hurren.

Angel Di Mariak eta Nicolas Otamendik sartutako golekin lortu zuen Benficak Boca Juniorsen debuta zapuztea Miamiko Hard Rock Stadiumen, 0-2 irabazten ibili ostean.

Albisteak (2)