Itxi

Kluba utzi du

Olatz Santanak ez du Realean jarraituko

EITB

Leer en Castellano

Atezain hernaniarra 2022tik aritu da Realeko lehen taldean, eta 2025-26 denboraldiaren amaierara arte zuen kontratua, baina klubak eta berak akordioa egin dute, kontratu hori desegiteko.

Olatz Santana 2022tik aritu da Realeko lehen taldean. Argazkia: Reala.

Olatz Santana atezainak ez du Realean jarraituko, astelehenean Donostiako klubak iragarri duenez. Santana, hernaniarra bera, 2022tik aritu da Realeko lehen taldean, bigarren taldean ibili ostean, eta 2025-26 denboraldiaren amaierara arte zuen kontratua, baina klubak eta berak akordioa egin dute, kontratu hori desegiteko.

Realak ohar batean nabarmendu duenez, Santanak F Ligan, Erregina Kopan eta Txapeldunen Ligan du esperientzia: "Klubak onena opa dio, bere etorkizuneko erronka pertsonal nahiz profesionaletan", adierazi du Realak.

Albisteak (5)