Itxi

2 urterako

Elene Letek London City Lionessesekin sinatu du

EITB

Leer en Castellano

Realeko atezaina izandakoak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du talde ingelesarekin.

Elene Lete, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE

London City Lionessek Elene Lete Realeko atezaina fitxatu du, talde ingelesak bere web orri ofizialean ostegun honetan iragarri duenez. Jokalariak bi urteko kontratua sinatu du.

23 urteko jokalariak 2018an fitxatu zuen Realarekin, eta 2019an Erreginaren Kopa irabazi zuen taldeko kideetako bat izan zen. Azken denboraldietan jokalari garrantzitsua izan da taldean.

2023an, Espainiako selekzioarekin debutatu zuen.

Albisteak (3)