Itxi

Fitxaketa

Realak Guedes fitxatu du, 2028ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Gonçalo Guedes portugaldarra talde txuri-urdineko jokalari berria da. Ingalaterrako Wolverhamptonetik iritsi da Realera eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du Donostiako klubarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak Gonçalo Guedes fitxatu du 2028ko ekainaren 30era arte, klubak astelehen honetan, abuztuaren 4an, jakinarazi duenez, ohar ofizial bidez. Talde txuri-urdineko jokalari berriak 28 urte ditu, eta Ingalaterrako Premier Leagueko Wolverhamtonetik iritsi da Realera.

Guedes Benficaren harrobian hazitako jokalaria da. 2014an, 17 urterekin egin zuen debuta Benficaren lehen taldearekin, eta 2017ko urtarrilean Paris Saint-Germainek fitxatu zuen, Portugalgo klubari 30 milioi euro ordainduta. Urte horretako udan, Guedesek Valentzian jokatu zuen, utzita, eta maila bikaina eman zuen. 2018an Valentziak fitxatu egin zuen.

Valentzian lau urte eman ostean, Wolverhamptonek fitxatu zuen 2022ko abuztuan, baina neguko merkatuan Benficara joan zen, utzita, eta denboraldi eta erdi eman zuen Lisboako taldean. Gero, 2023-2024 sasoian Vila-realera joan zen, hara ere utzita. Azkenik, 2024-2025 denboraldia Wolverhamptonen eman zuen, guztira 29 partida jokatuta.

 

Albisteak (3)

Bideoak (2)