EA Sports Liga
Carlos Solerrek Realean jokatuko du, 2030era arte
EITB Media
Valentziako erdilaria Paris Saint-Germainetik iritsi da talde txuri-urdinera. Realak aukera du kontratua urtebetez luzatzeko, 2030-2031 denboraldiaren amaierara arte.
Carlos Soler PSGrekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Carlos Soler Realeko jokalaria da. 28 urteko erdilari valentziarra PSGtik iritsi da talde txuri-urdinera, 2029-2030 denboraldia arte, hau da, bost urtez; hori bai, Realak aukera du kontratua urtebetez luzatzeko, 2029-2030 denboraldiaren amaierara arte.
Zazpi urterekin Valentziaren harrobian sartu zen, eta hainbat mailatan ibili ostean, Lehen Mailan debuta egin zuen Valentziaren lehen taldearekin 2016ko martxoan. Valentzian egon zen 2022ra arte. 2022-2023 denboraldia Valenciarekin hasi zuen, baina 2022ko irailaren 1ean PSGk fitxatu zuen. Parisko taldearekin kontratua sinatu zuen 2027ra arte. Paris Saint-Germainen bi denboraldi eman ondoren, 2024ko abuztuan West Hamera joan zen, utzita, eta Londresko taldean eman zuen 2024-2025 sasoia. Gero, PSGra itzuli zen; eta, orain, Realera heldu da.