Ofiziala
Javi Lopezek Oviedon jokatuko du, Realak utzita
EITB
Jokalari kanariarra Real Oviedoko jokalaria izango da 25-26 denboraldiaren amaierara arte.
Javi Lopez Argazkia: @RealSociedad
Realak eta Real Oviedok akordioa lortu dute Javi Lopez ezker hegalekoak denboraldi amaierara arte Asturiasko taldean utzita jokatzeko.
Talde txuri-urdinak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Kanarietako atzelariak 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte jokatuko du Oviedon.
Lopez aurreko denboraldian heldu zen Realera, Alavesen nabarmendu ondoren, baina Anoetan ez zuen esperotako errendimendua eman.
Denboraldiaurre honetan, Sergio Francisco Realeko entrenatzaile berriak ez du aintzat hartu, eta, beraz, klubak lagatzea erabaki du.
¿ Javi López, cedido al @RealOviedo. Zorte on, Javi!
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) August 31, 2025