Itxi

OFIZIALA

Yangel Herrera, Realeko jokalaria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erdilari venezuelarrak 2030era arte sinatu du kontratua Donostiako klubarekin. Girona taldean aritu da jokatzen orain arte.

Yangel Herrera, Realeko jokalari berria. EFE

Realak iragarri du Yangel Herrera fitxatu egin duela, astelehen honetan; Gironatik datorren erdilari venezuelarrarena, alegia. 

Herrerak 27 urte ditu eta Venezuelan abiatu zuen bere ibilbidea fubolari gisa, Atletico Venezuela taldean. Ondoren, Manchester Cityk fitxatu zuen, eta bi urtez New York Cityn ibilitakoa da, utzita.

2019ko urtarrilean, utzita heldu zen Huescara, eta han ekin zion Ligako bideari. Sasoi erdia egin zuen Huescan, bi Granadan, eta bat Espanyolen, utzita guztietan. Hiru urte egin ditu Gironan, eta handik heldu da Realera. 

Albisteak (3)