Kluba utzi du
Hamari Traorek Reala utzi du, eta Paris FC taldean arituko da
EITB
Maliko futbolaria 2023an iritsi zen Realera, eta Parisko taldean jarraituko du kirolean; Paris FC Ligue 1en dabil, alegia, Frantziako goreneko mailan.
Traorek bi denboraldi eman ditu Realean. Argazkia: EFE.
Hamari Traorek Reala utzi du, eta Paris FC taldeak fitxatu du, Donostiako klubak astelehen arratsaldean, fitxaketak egiteko epea amaitzear zela, iragarri duenez.
Maliko futbolaria, 33 urtekoa bera, 2023an iritsi zen Realera, eta Parisko taldean emango dio jarraipena bere kirol ibilbideari; Paris FC Ligue 1en dabil, alegia, Frantziako goreneko mailan.
"Realak eskerrak eman nahi dizkio Hamariri, gure klubean eman dituen denboraldietan erakutsitako profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta, aldi berean, onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalerako. Bere pasioa gure oroimenean geratuko da betiko. Merci, Hama!", adierazi du Realak, atzelariaren gaineko albistearen berri eman duenean.