Itxi

EA Sports Liga

Realak Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko du, Bartzelonaren aurka, igandean

EITB

Leer en Castellano

Bartzelonak ofizialki jakinarazi du, asteartean, EA Sports Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion Bartzelona-Reala partida Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko dutela; neurketa igandean izango da, 18:30ean.

Ander Barrenetxea, aurreko denboraldiko Bartzelona-Reala partidan. Argazkia: Europa Press.

2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion Bartzelona-Reala partida Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko dute, igandean, irailaren 28an, 18:30etik aurrera, Kataluniako taldeak asteartean jakitera eman duenez.

Nolanahi ere, Spotify Camp Nouko lanak zelan doazen komunikabideei azaltzeko deitutako lan-saio tekniko batean, Bartzelonako Udalak iragarri du lanek ez dutela betetzen, oraindik, beharrezko segurtasun baldintzak, zelaia partzialki irekitzeko.

Horrenbestez, Realak Lluis Companys Estadio Olinpikoan jokatuko du, Ligako egungo txapeldunaren aurka.

Albisteak (2)