Itxi

Ingalaterran

Roberto Olabe, Aston Villaren kirol zuzendari berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala, Realaren futbol-zuzendari ohiak Monchi ordezkatuko du, Ingalaterrako taldearen kirol arloaren gidaritzan, Zubietan zazpi urtez lan egin ostean.

Roberto Olaberen artxiboko irudia

Roberto Olabe Realaren futbol arduradun ohia Aston Villa taldean arituko da lanean aurrerantzean, Monchi ordezkatuz, Ingalaterrako klubaren kirol zuzendaritzan.

Teknikari gasteiztarrak joan den udan utzi zuen Reala, zazpi urteren ostean. Zubietan egindako ibilbidean, Alexander Isak, Martin Odegaard, Martin Zubimendi eta Mikel Merino futbolarien garapenean hartu zuen parte, besteak beste.

Joan den ekainean, Realak urrezko eta brillantezko intsignia eman zion, Donostian egondako zazpi urteetan egindako lana eskertzeko. 2020. eta 2025. urteen artean, txuri-urdinek lortutako Errege Kopa eta Europako bost sailkapenak bizi izan zituen gasteiztarrak. 

 

Albisteak (1)

Bideoak (4)