Itxi

Berritzea

Jon Martinek 2031ra arte berritu du Realarekin

eitb

Leer en Castellano

Iazko apirilean berritu zuen Realarekin zuen akordioa 2030eko ekainera arte, eta orain beste denboraldi baterako egin du.

Jokin Aperribay eta Jon Martin. Argazkia: Reala

Jon Martin harrobiko atzelariak beste urtebetez luzatu du kontratua Realarekin, 2030-2031 denboraldira arte, Gipuzkoako klubak jakitera eman duenez.

"Martin klub txuri-urdinaren etorkizuna da. Datorren hamarkadan atzealdea antolatzeko zentrala da", nabarmendu du taldeak ohar labur batean.

Lasarte-Oriako jokalari gipuzkoarra 12 urterekin sartu zen Realaren harrobian. Iazko apirilean berritu zuen Realarekin zuen akordioa 2030eko ekainera arte, eta orain beste denboraldi baterako egin du.

Gaztea Zubietako promesarik handienetako bat da, eta horregatik luzatu du klub txuri-urdinak haren kontratua.

Albisteak (2)