Berritzea
Tomy Carbonellek 2028ra arte berritu du Realarekin
EITB
20 urteko erdilaria aurreko denboraldian ailegatu zen Realera; oraingoan, Gipuzkoako taldearekin duen harremana 2027-2028 denboraldiaren amaieraraino luzatu du.
Tomy Carbonell, IRUDIA: EUROPA PRESS
Tomy Carbonell Sanseko erdilariak Realarekin berritu du 2027-2028 denboraldiaren bukaerara arte, euskal taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez.
20 urteko jokalaria aurreko denboraldian ailegatu zen talde txuri-urdinera; orain, akordio hau lotu du, Realarekin duen harremana 2028ra arte luzatzeko.