SANSE-HUESCA
Sanse-Huesca azaroaren 5ean jokatuko da, birus batek bertan behera utzi ostean
Espainiako Futbol Federazioak LaLiga Hypermotioneko 10. jardunaldiko partida atzeratuaren data berria konfirmatu du, Huescako jokalarien artean agerraldi gastrointestinal bat dela eta bertan behera geratu zena.
Aritz Mariezkurrena. Irudia: Europa press
Sanseren eta SD Huescaren arteko partidak, LaLiga Hypermotioneko 10. jardunaldiari dagokiona, data berria du. Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) jakinarazi duenez, partida azaroaren 5ean, asteazkenean, jokatuko da, 20:00etan, Anoetan.
Etenaldia joan den asteburuan gertatu zen, Aragoiko taldeak atzerapena eskatu ondoren, ez baitzuen jokalari kopuru minimoa betetzen. Hainbatek birus gastrointestinal bat izan zuten, eta, Huescako zerbitzu medikoen arabera, ia talde osoari eragin zion.