Ostegunean, 22:00etan
Realak Europatik gertuago agurtu nahi du urtea
Erredakzioa
Philippe Montanierren mutilek 2012a garaipen batekin agurtu nahi dute, Anoetan. Garaipenak Europa Ligako postuetatik oso gertu utziko luke talde txuri-urdina.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak beste garaipena bat bilatuko du, Anoetan, Michelek zuzentzen duen Sevillaren aurka. Txuri-urdinek ahalik eta Europako postuetatik hurbilen bukatu nahi dute 2012a, baina horretarako hiru puntuak eksuratu beharko dituzte. 2013an Europako txapelketa bat jokatzeko aukerak izateko, Realak Andaluziako taldea gainditu beharko du.
Philippe Montanierren mutilek Ligako azken bi partidetan bi puntu eskuratu dituzte, baina garaipenaren bidera itzultzeko abagune ederra izango dute, Anoetan. Garaipenarekin Reala 25 punturkein jarrito litzateke sailkapenean, eta 2012a sentzazio oso onekin agurtuko luke.
Hala ere, Sevillak hiru puntuak bai ala bai eskuratu behar dite. Michelen taldea krisian dago, eta behetik gora egin nahi badu susperraldia Anoetan hasi beharko du. Sevilla hamahirugarren sailkatua da, 19 punturekin, eta garaipenarekin Donostiako taldea harrapatuko luke.