Itxi

Larunbatean, 18:00etan

Bartzelonari Ligan irabazita balentria lortu nahi du Realak

Erredakzioa

Donostiarrek emaitzak onak lortu dituzte azken urteetan Kataluniako taldearen aurrean. Anoetan jokatutako azken zazpi neurketetan berdinketa gehien errepikatu den emaitza da.

Argazkia: EFE

Realak Bartzelona liderrari Ligan irabazten dion aurreneko taldea izan nahi du. Duela bi denboraldi garaipena lortu zuten txuri-urdinek Kataluniako taldearen aurka.

Donostiarrek emaitzak onak lortu dituzte azken urteetan Kataluniako taldearen aurrean. Anoetan jokatutako azken zazpi neurketetan berdinketa gehien errepikatu den emaitza da.

Philippe Montanier entrenatzailea txuri-urdinak jokalari garrantzitsuenak prest ditu eta zelai erdi sendoa zelairatuko du blaugranen baloi jabetza luzeei aurre egiteko.

Gorka Elustondo hamaikakoan sar daiteke; izan ere, jokalariak entrenatzailearen konfiantza du, nahiz eta duela bi aste lesio batek taldetik kanpo utzi, Deportivoren aurka atzelari gisa aritu zen.

Aurrealdean txuri-urdinek Carlos Vela mexikarraren magia dute. Vela Realeko goleatzaile onena da eta Bartzelonaren kontra bere kalitatea aldarrikatzeko aukera paregabea du.

Atleticori 11 puntuko aldea ateratzen dio Barçak, eta Real Madril 18 puntura du. Ondorioz, blaugranek Donostiako partida lasai hartzeko aukera dute, baina Malagaren aurka Errege Kopan jokalari garrantzitsuek atsedena hartu zuten dagoeneko.

Bartzelonak azken entrenamendua egin eta Donostiara joateko hegaldia hartuko du. David Villa ez da entrenatuko, lesionatuta dagoelako. Kordobaren kontrako partidan, Kopan, min hartu zuen Asturiaseko aurrelariak.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Elustondo, Xabi Prieto; Griezmann, Vela, eta Agirretxe.

Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Jordi Alba; Sergio Busquets, Xavi, Cesc; Pedro, Messi eta Iniesta.

Futbol-zelaia: Anoeta. (Larunbata. 18:00)

Epailea: Undiano Mallenco.

Albisteak (2)

Bideoak (1)