Itxi

Larunbatean, 16:00etan

Realak euforia alde batera utzi nahi du Celtari Balaidosen irabazteko

Erredakzioa

Donostiarrek Vigo bisitatuko dute azken hamar partidetatik bakarra galdu ostean. Celtak, ostera, puntuak biltzeko zailtasunak ditu, nahiz eta futbolean ondo jokatu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Celtak sailkapeneko putzutik ihes egin nahi du eta Reala hazita Vigora egin du bidaia. Bartzelonari Anoetan irabazi ostean txuri-urdinek euforia alde batera utzi behar dute Celta mendean hartzeko.

Bi taldeak oso egoera ezberdinean helduko dira partidara; izan ere, azken hamar partidetatik bakarra galdu ostean donostiarrek Vigo bisitatuko dute. Celtak, ostera, puntuak biltzeko zailtasunak ditu, nahiz eta futbolean ondo jokatu.

Azken 12 norgehiagoketatik Paco Herreraren taldeak bi bakarrik irabazi ditu, Zaragozaren aurrean (0-1) Romaredan, eta Valladoliden aurka (3-1) Balaidosen.

Hala ere, iragan asteburuan Malagaren kontra berdindu ostean (1-1) Celta moralarekin helduko da. Iago Aspas goleatzaileak kontraktura du zerbikaletan eta Reala hartzeko zalantza da.

Bien bitartean, gipuzkoarrek azken hamar urteetan bi aldiz bakarrik galdu dute Balaidosen. Mikel Gonzalez eta Ion Ansotegi atzelariek arazo fisikoak dituzte.

Anoetatik urrun jokatutako azken partidatan itxura ona eman dute donostiarrek eta jarraitzaile txuri-urdinak garaipenera ohitu dira. Zaleak baikor dira eta taldeak Europan sartzeko borroka egitea nahi dute.

Carlos Vela mexikarra aurrealdean izango dela ematen du. Mexikok Jamaikaren aurka jokatu behar du Munduko Koparako sailkapen fasean, baina Velak deialdian sartzeari uko egin dio aste honetan.

Ustezko hamaikakoak:

Celta: Javi Varas, Jonny, Cabral, Demidov, Roberto Lago; Natxo Insa, Oubiña; Augusto Fernández, Alex López, Krohn-Dehli; Bermejo.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Elustondo edo Mikel, De la Bella; Illarramendi, Markel, Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.

Epailea: Paradas Romero. (Andaluziako batzordea).

Futbol-zelaia: Balaidos

Ordua: 16:00

Albisteak (3)

Bideoak (1)