Itxi

Puerto Operazioa

Badiola: 'Realak diru beltzarekin erosi zituen dopin produktuak'

Erredakzioa

Presidente kargua hartu aurretik talde txuri-urdinak debekatutako produktuak erosi zituela onartu du Iñaki Badiolak elkarrizketa batean.

Iñaki Badiola.

Iñaki Badiola Realeko presidente ohiak, bera kargura heldu aurretik Gipuzkoako taldeak diru beltzarekin dopin produktuak erosi zituela onartu du AS egunkari eskainitako elkarrizketan.

"Kontseiluak publikoki salatu zituen Eduardo Escobar eta Antxon Gorrotxategi medikuak, aurreko sei denboraldietan (Jose Luis Astiazaranekin 2001etik 2005era; Miguel Fuentesekin 2005etik 2007ra; Maria de la Peñarekin 2007an; eta Juan Larzabalekin 2007tik 2008ra), gutxienez, zuzendaritzak une hartan debeketuta zeuden produktuak erosteko diru beltza eman baitzien", esan du Badiolak.

"Eufemiano Fuentesek produktu horiek eskaintzeko gai izan zitekeen, baina Puerto Operazioan agertzen diren kopuruak alderatu beharko ditugu. Eufemianok epaiketan bezeroen izenak ez ematea pena izan zen. Arau-haustea egin zutenak medikuak izan ziren, eta ez Reala", adierazi du presidente ohiak.

Gainera, Iñaki Badiolak Realarentzat eta kirolarentzat Eufemiano Fuentesek presidente ohiaren hitzak baieztatzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du: "Fuentesek egitea garrantzitsua da. Epaiketan adarra jo zigun, ‘Rsoc’ ardo on baten izena iruditzen zitzaiola esan zuenean. Epaileak eskua sartzea ezinbestekoa da. Gauzak lehenbailehen argitzeko batez ere. Realarentzat ez dute uste kalte gehiegi izango denik, baina kasuan inplikatuta dauden pertsonak karguak betetzeko gaitasunik gabe utzi daitezke".

Albisteak (2)