Itxi

Badiolari erantzun dio

Astiazaranek ukatu egin du bere agintaldian dopinik egon izana

Erredakzioa

LFPko presidenteak eta Donostiako taldeko presidente ohiak, bere agintaldian Realeko zerbitzu medikuek dopinarekin ustezko zerikusiaren berririk ez duela azaldu du.

Jose Luis Astiazaran. Argazkia: EFE

Jose Luis Astiazaran LFPko presidenteak eta Realeko presidente ohiak Iñaki Badiolaren hitzak ezeztatu ditu, eta bere agintaldian talde txuri-urdinean dopinik egon izana ukatu du.

Iñaki Badiolak Puerto Operazio barnean Eufemiano Fuentesen dokumentuetan agertzen den ‘Rsoc’ Gipuzkoako taldearekin erlazionatu du, eta 2008an Realeko medikuak salatu zituela esan du, ‘AS’ egunkariari eskainitako elkarrizketan. “Aurreko sei denboraldietan dopin produktuak diru beltzarekin erosten ziren”, adierazi du Badiolak.

Astiazarenek komunikatu bat atera du, eta Badiolaren hitzak ezeztatu ditu. Iñaki Badiolak LFPko presidentea zuzenean aipatzen du, eta Astiazaranek “ohorea babesteko akzio legalak hasteko eskubidea” duela gogoratu du.



Albisteak (1)