Balantzea
Realak iaz 31. jardunaldian bildutako puntuak lortu ditu dagoeneko
Erredakzioa
Philippe Montanier Realeko entrenatzailea denetik talde txuri-urdina gorputzaldi onenean dago, eta defentsa eta erasoaren arteko oreka lortu du. Taldeak muga non duen inork ez daki.
Azken lau jardunaldietan lortutako hiru garaipenek eta berdinketak Reala sailkapenean bultzatu dute, eta iaz 31. jardunaldian zituen puntu berdinak bildu ditu jadanik 23 jardunaldian.
Philippe Montanier Realeko entrenatzailea denetik talde txuri-urdina gorputzaldi onenean dago eta defentsa eta erasoaren arteko oreka lortu du. Taldeak muga non duen inork ez daki.
Reala sailkapeneko laugarren talderik goleatzaileena da, eta gizon bat gehiagorekin jokatutako partiden errekorra hautsi du. Jokalarien esanetan, aurkarien txartel gorriak taldearen joko erasokorraren ondorioa dira, eta defentsan onenen artean daude.
Bilakaera positiboa
Iaz helburuak bete zituzten (sufrimendurik gabe jaitsiera saihestea) eta denboraldi honetan zenbakiek talde txuri-urdinaren bilakaera argi eta garbi uzten dute.
Golik gutxien jasotzen dituen zortzigarren taldea da; Bartzelonak baino hiru gol gehiago jaso ditu. Duela urtebete hamaikagarren eta hamalaugarren postuen artean sailkatu zen, orain Txapeldunen Liga harrapatu dezake Levanteri irabazi ezkero, eta beste emaitzek laguntzen baldin badute.
Iragan denboraldia 46 gol alde eta 52 kontra zituela bukatu zuen Realak. Horrela, donostiarrek hamar gol sartu behar dituzte geratzen diren 15 jardunaldietan erasoren zenbakiak hobetzeko.