Itxi

Igandean 12etan

Realak eta Levantek Europa dute buruan

Erredakzioa

Bi taldeek Europa dute helburu nagusi. Realak hirugarren garaipena jarraian lortzeko aukera du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Realak Levante hartuko du Anoetan, igande goizeko neurketan (12:00etan). Valentziako taldeari irabazten badio, hirugarren garaipena lortuko du jarraian, denboraldi honetan lehenengo aldiz. Levante Europa Ligan Olympiacosi irabaztetik dator (3-0).

Txuriurdinek, azken hamabi partiden artean, bakarra galdu du, azken zazpiak aurkaria baino jokalari gehiagorekin jokatuta. Europako postuetatik oso hurbil egotera eraman du Realaren bolada onak, eta hori luzatzeko asmoa du taldeak.

Philippe Montanierrek euren aurka zuzendutako Realaren hiru partidak irabazi dizkio Levantek. Estatistika horri buelta emateko, Montanierrek ezin izango du David Zurutuza eta Gorka Elustondo futbolariekin jokatu. Carlos Vela izango da aurrealdeko erreferentzia, baina Agirretxe eta Castro hamaikakoan sartzeko lan ona egiten ari dira. Usurbilgoak gola sartu zion Zaragozari, Ligako azken neurketan.

Valentziarrek, bestalde, Olympiacosi argi eta garbi ibarazi zieten Europa Ligako final-hamaseirenetan (3-0). Ligan, aldiz, kanpoan jokatutako azken lau partidak galdu ditu. Juan Ignacio Martinezen taldeak Ligako joera hori hobetu nahi du Realaren aurka. Txuriurdinen sailkapeneko 36 puntuak berdintzeko aukera du Levantek.

Entrenatzaileak ezin izango du Navarrorekin eta El Zharrekin jokatu, lesionatuta daudelako. Gustavo Munua atezaina ere kanpoan geratuko da, zigortuta dagoelako. Keylor Navas arituko da atean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)