Valladoliden kontra
Realak sailkapen nagusiko laugarren postua du helburu
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak ez du bigarren itzulian porrotarik jaso, eta azken hiru jardunaldietan zazpi gol sartu ditu, bi garaipen eta berdinketa bat lortuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Valladolid hartuko du larunbat honetan, Anoetan, BBVA Ligako 28. jardunaldiko partidan (16:00etatik aurrera). Txuri-urdinen helburua sailkapen nagusiko laugarren postua da.
Bolada onean da talde donostiarra. Bigarren itzulian ez du porrotarik jaso, eta azken hiru jardunaldietan zazpi gol sartu ditu, bi garaipen eta berdinketa bat lortuta.
Etxean kostata ari da Reala partidak irabazten, baina konfiantzarekin dago taldea eta hiru puntuak nahi ditu Valladoliden kontra. Montanierrek Antoine Griezmannen sasoi ona eta Carlos Velaren bolada ona baliatu nahi ditu aurkaria mendean hartzeko.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Vela, Griezmann eta Agirretxe.
Valladolid: Dani Hernandez; Rukavina, Sereno, Rueda, Balenziaga; Rama, Rubio, Lluis Sastre, Omar; Oscar eta Manucho.
Epailea: Clos Gomez
Futbol-zelaia: Anoeta
Ordua: 16:00