Osasuna – Real derbia
Realak 9 urte daramatza lehen mailan 3 garaipen jarraian lortu gabe
Erredakzioa
Gipuzkoarrek estatistika apurtzeko aukera dute igandean (19:00etan) Osasunari Nafarroako Erresuman irabazita.
Malaga eta Rayo mendean hartu ostean, Realak hiru garaipen jarraian lortzeko aukera berri bat dauka. Philippe Montanier aulkian dagoenetik, taldeak hiru garaipen jarraian lortzen dituen lehen aldia litzateke.
Martxoan hiru garaipenak lortzeko zorian izan ziren Espanyolen zelaian, aurretik Atletico Madrul eta Valladolid mendean hartu ondoren.
Helburua eskura du berriro ere talde donostiarrak, kontuan izanda, gainera, aurten sasoi bikainean dela, azken 12 partidetan porrotik jaso gabe.
Lehen mailan bederatzi puntu jarraian irabazi zituen azken aldia duela bederatzi urte izan zen. Orduan ere frantziar bat zuten entrenatzaile, Raynald Demoueix, eta Espanyol (3-1), Celta (2-5) eta Racing (1-0) garaitu zituzten.