Itxi

Anoetan

Realak garaipen bakarra lortu du Valentziaren azken zazpi bisitetan

Erredakzioa

Igande honetan sailkapen nagusiko laugarren postua eskuratzeko partida zirraragarria jokatu dute Realak eta Valentziak.

Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Txapeldunen Liga jokatzeko aukera ematen duen laugarren posturako partida zirraragarria jokatuko dute igande honetan, Anoetan, Realak eta Valentziak. Donostian, Valentziaren aurka, jokatutako azken zazpi partidetan garaipen bakarra lortu du talde txuri-urdinak.

2011. urteko azaroaren 25ean izan zen. 2010. urtean 1-2 nagusitu zen Valentzia, 2007.ean 0-1, eta 2006.ean 1-2. 2005 eta 2003. urteetan berdinketarekin amaitu ziren neurketak.

Sailkapen nagusian bi puntuko aldea dago Realaren eta Valentziaren artean (55 dituzte txuri-urdinek eta 53 Valverderen gizonek), eta Mestallako norgehiagokan 2-5ko emaitzarekin irabazi zuen Realak, beraz oso zail dauka Valentziak 'golaveragea' bere alde jartzea.

Albisteak (1)