Itxi

Bien artean

Agirretxe eta Vela, 26 gol

Erredakzioa

Gipuzkoarrak eta mexikarrak osatzen dute Realaren azken hamar urteetako aurrealderik onena.

Imanol Agirretxe. Argazkia: EFE

Imanol Agirretxe eta Carlos Vela jokalariek osatzen dute Realaren azken hamar urteetako aurrealderik onena. Denboraldi bukatzeko hiru jardunaldi geratzen direnean, jokalari gipuzkorrak 12 gol daramatza, eta mexikarrak, bestalde, 14. Guztira, 26 gol.

2002/2003 denboraldian 43 gol egin zituzten Kovacecik eta Nihatek, bien artean, eta urte horretan Ligako txapeldunordea izan zen talde txuri-urdina. 2004/05 denboraldian aurretik aipatutako bikoteak 21 egin zituen, eta 2003/04.ean 23.

 

 

Albisteak (2)