Rennesera
Montanierrek uko egin dio Realean jarraitzeari
Erredakzioa
Frantziako entrenatzaileak talde txuri-urdinak eskaini dion akordioa berritzeko eskaintzari uko egin dio, eta datorren denboraldian Rennes taldean arituko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Realak Philippe Montanier pretatzaileak akordioa berritzeari uko egin diola konfirmartu du, eta teknikariak talde txuri-urdina utziko du, denboraldia bukatzean.
Donostiako klubak azken egunetako zurrumurruak konfirmatu ditu, bere webgunean publikatutako komunikatu baten bidez, Philippe Montanierrek ez duela akordioa berriztuko esan baitio Realeko zuzendaritzari.
Frantziarrak bi neurketa gehiago izango ditu txuri-urdinekin. Igandean, Real Madrilen aurka Anoetan, eta azkeneko jardunaldian Deportivoren kontra, Riazorren. Bi norgehiagokak oso garrantzitsuak dira, Gipuzkoako taldeak Txapeldunen Ligan sartzeko aukera asko dituelako.
Realaren komunikatu ofiziala:
Lehen taldeko entrenatzailea den Philippe Montanierrek Realari berritzeko eskaintza ez duela onartuko komunikatu dio eta, horren ondorioz, 2012-13 denboraldiaren amaieran, bere kontratua amaitzen denean, txuri urdin kluba utziko du.
Une honetan, denboraldi distiratsu honi amaiera bikaina eman daitekeena, Realak txapelketarekin zerikusirik ez duten gaiak alde batera utzi nahi ditu eta energia guztiak momentu honetan planteaturik duen helburuan zentratu nahi ditu. Hori dela eta, Realak gai honi buruz jokatzeko gelditzen diren bi partiden ondoren hitz egingo du.
Rennes entrenatuko du datorren denboraldian
Philippe Montanier da Rennes taldeko entrenatzaile berria, klubak berak jakinarazi duenez. 48 urterekin Frantziara itzuliko da teknikaria. Rennes aulkian Frederic Antonettiren lekua hartuko du.