Anoeta
Anoeta bete egingo da
Erredakzioa
Txuri-urdinek laugarren postua izango dute jokoan, Montanierrek bere azken partida jokatuko du Donostian, eta Mourinhorentzat azkenaurreko partida izango da zurien alkian.
Realak Real Madril hartuko du igande honetan, eta Anoeta bete egingo da. Pizgarriz betetako neurketa izango da: Txuri-urdinek laugarren postua izango dute jokoan, Montanierrek bere azken partida jokatuko du Donostian, eta Mourinhorentzat azkenaurreko partida izango da zurien alkian, etxetik kanpo jokatuko duen azkena.
Bartzelonaren aurkako partidan, urtarrilean, 30.000 zale hurbildu ziren Anoetara, eta Athleticen kontrako derbian 28.000 inguru. Igande honetan lagun gehiago izango dira Realaren futbol-zelaian.