Itxi

Prentsaurrekoa

Montanier: 'Epe ertainerako proiektua nahiago izan dut'

Erredakzioa

"Erabaki profesionala da, ez da ona edo txarra", esan du entrenatzaile frantziarrak bere agurrari buruz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Philippe Montanierrek bere azken prentsaurrekoa eskaini du gaur Zubietan Realeko entrenatzaile gisa, eta hartutako erabakiari buruz mintzatu da. "Epe ertainerako proiektua nahiago izan dut", esan du.

Taldeak Txapeldunen Ligarako txartela lortu du, baina teknikariak ez zuen Realak eskaini zion urtebeteko kontratua onartu. "Erabaki profesionala da, ez da ona edo txarra".

Rennesekin hiru urteko hitzarmena sinatuko du, eta Frantzian Realean baino gutxiago kobratuko duela ziurtatu du. Donostiako klubarentzat gorespen hitzak baino ez ditu izan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)